top of page
Eskolaren izenak ongi esaten duenez, beti zuen zerbitzura egongo gara. Gure eskola komunitate txiki baten antzekoa da eta badakigu zuekin kontaktuan egon behar garela uneoro. Garrantzitsuena haurren heziketa eta garapena da baina gurasoen eta bestelako laguntzarik gabe ezinezkoa da. Beraz, gurasoekin dugun hartu-emanak eta harremanak haurren beharrak ahalik eta modu onenean asetuko dituzte. Azken finean, haurren heziketa ez du eskolak bakarrik gidatzen, baizik eta gurasoek eta umeekin kontaktuan dagoen pertsona guztiek ere garrantzi handi izango dute. 
Beste alde batetik, Beti Zuen eskolak ahal duen guztian lagunduko du, garraio zerbitzuan, jangela zerbitzuan, umeek arazoak izanez gero psikologoak eta pedagogoak prest ditugu... Hortaz, bakoitzaren arazoak ebazteari ekingo ditugu beti ere, haurra tartean badago.
bottom of page