top of page

Kokapena eta historia

Beti Zuen eskola Nafarroako iparraldean aurkitzen den herri txiki batean dago, zehazki Lesakan. Gipuzkoarekin mugan dagoenez, hainbat herri ezberdinetako haurrak ditugu, probintzia ezberdinetakoak. 

Eskola Arretxea karrikan dago eta horregatik denon eskura dago. Herri txiki baina naturarekin harremanetan izanik, parke eta berdegunez inguratuta dago, erreka ondoan duelarik. 

Sorrera

Beti zuen eskola 1970.urtean sortu zen. Ikastola sortu ahal izateko herriko jendeak euren umeek euskaraz ikasteko grinak bultzatuta ahalbidetu zuten. Hasieran ikastolak soilik 10 umez eta irakasle batez osatuta zegoen beti ere klandestinitatean zegoela kontuan izanik.

 

Legeztapena

Ikastola 1985ean legeztatu zuen Nafarroako Gobernuak eta horri esker bi urte geroago Nafarroa Oinez Lesakako ikastolak, hau da gure ikastolak egitea posible izan zen. Gainera, Nafarroa oinezarekin lortutako dirua ikastolak zuen eraikina berrizteko aukera eman zigun eta horrekin baterea gure ikastolaren hedapena eman zen ume gehiago bertan ikastea posible eginez.

bottom of page