top of page

TALDEA: Talde txikiak

ESPAZIOA: Jantokia

MATERIALAK: Irina, arrautzak, gatza, txorizoa, txokolatea, nata, fruta etab. 

 

Jarduera honen bitartez gure proektuari zapore berezi bat eman nahi diogu, beti ere kulturartekotasuna ezagutzea eta barneratzea helburu izanik. Horretarako, talde txikietan antolatuko gara eta familien parte hartzeaz baliatuz, aukeratutako herrialdeetan ohikoak diren jakiak prestatuko ditugu, ondoren denon artean probatzeko. 

Frogatzera emango diren jakiak kultura ezberdinetakoak izan beharko dira, nahiz eta errepikatu ahalko diren, baina ahalik eta plater aniztasun gehiago eduki jarduiera aberasgarriagoa izango da.

Egingo ditugun jakien artean, taloak, noodles eta pavlova egongo dira.

 

Informazio gehigarria irakasleak oharren bidez helaraziko du.

​

Ondoren languko ditugun jakien errezeta uzten dugu, etxean nahi duenak probatzeko

 

 

 

JARDUERAK

TALDEA: Talde handian

ESPAZIOA: Ikasgela

MATERIALAK: Kultura desberdinak irudikatzen dituzten argazkiak, muralerako papera, hostoak, area eta murala apaintzeko beste material batzuk

 

Jarduera honen bitartez hasiera emango diogu gure proiektuari. Honen helburua gai honekiko, hau da, kulturartekotasunarekiko, umeek dituzten aurre ezagutzak ezagutzea da, ondoren proiektua burutzerakoan ezagutza hauetatik abiatu ahal izateko eta proiektuaren nondik norakoak finkatzeko.

Horretarako planteatzen dugun jarduera honako planteamendu hau izango du:

 

1. Umeei kulturartekotasun kontzeptuaren inguruan azalpen bat ematea kultura desberdinetako irudiekin eta bideoren batekin.

 

2. Azalpena egin ostean umeek paper handi batean mural bat egingo dute jasotako informazioa era ludiko batean islatzeko, horretarako material desberdinak erabiliko ditugu 

 

3.  Egindako murala eskolako pasabidean pegatuko dugu denok ikusgarri izateko.

​

Egunaren amaieran ohar bat banatuko zaie, etxean kultura desberdinetako objekturen bat izanez gero klasera ekartzeko eskatuz.

 

 

1. aurrezagutzak

Proiektu honen bitartez, gure helburu garrantzitsuena haurrek kultura ezberdinak ezagutzea, beste etnia eta arraza ezberdinetako jendea bizi dela eta denon arteko bizikidetza bultzatzea da. Modu honetan, landu nahi ditugun puntuak barneratu eta gero, urte amaierarako jaialdia prestatzeari ekingo diogu eta azkenik, landutako guztia aurkeztu eta partekatuko dugu.

2. Leku berriak

TALDEA: Talde handia

ESPAZIOA: Gela

MATERIALAK: Mapa, ikasleek etxetik ekarritako objektuak

 

Ariketa honek landu nahi ditugun leku eta herrialde berriak ezagutzen lagunduko digu. Bakoitzak dituen ohituren eta kulturen berezitasunak ikustera bultzatuko gaitu eta umeen ikuspuntutik, gauza interesgarrienak eta garrantzitsuenak. Horretarako mapa baten laguntzaz baliatuz, Euskal Herria, Txina, Egipto eta Zelanda Berria kokatuko ditugu. Umeek gurasoen laguntzarekin, etxean dituzten objektu bitxiak ekarri eta azalduko dituzte. Honek, leku bakoitzean erabiltzen den tresneria eta ohiturak ezagutzen lagunduko digu. Gainera, objektuak erakargarriak izanik, haurren jakinmina areagotuko da. Aurretik aipatutako lau herrialdeak izango dira gehien sakonduko ditugunak, hala ere, umeren batek beste leku bateko objektuak ekartzekotan, hauei ere garrantzia emango zaie. Proiektua lantzen dugun bitartean, gelan txoko bat antolatuko dugu objektu hauek eskuragarri egoteko. Badaezpada irakasleak ere objektu batzuk ere eramango ditu umeek ikusteko eta gelan tresna gehiago izateko.

 

 

TALDEA: Talde handian

ESPAZIOA: Ikasgela

MATERAIALAK: Kolore desberdinetako zakar poltsak, krtoizko kutxak eta margoak eta umeek etxetik ekarriko dituzten jantziak zein abalorioak.

 

Jarduera honekin, beste lurraldeetako jantzi tipikoak zein folklorikoak landuko ditugu. Horretarako, familien parte hartzea eskertuko genuke. Etxean, lurralde desberdinetako jantziak badituzue eta gelara ekartzeko aukera izanez gero, laguntza handia izango litzateke guretzat.

Gelan kultura ezberdinetako jendea dagoenez, herrialdeetan dauden janzteko ohiturak ezagutuko ditugu. Egia da herrialde garatuenetan janzkera antzekoa dela baina mendebaldeko lurraldeetan, Asian eta bestelako lekuetan beste ohitura batzuk daude. Gainera, Tradiziozko jantziak edonon daude. Dantzarako, arte martzialetarako eta bestelako ekitaldietarako jantzi bereziak erabiltzen dira.

​

4. JANTZI TIPIKOAK

TALDEA: Talde handia 5 pertsonetako taldeetan banatuta.

ESPAZIOA: Eguraldi ona egitekotan patioan, beztela musika gelan.

MATERIALAK: Musika gelan ditugun instrumentu batzuk, klasean egindako beste instrumentuak eta umeek etxetik ekarritakoak

           

 

Jantziekin eta jakiekin egin dugun bezala, atzerriko instrumentuak landuko ditugu. Instrumentuen falta somatuko dugunez, argazki eta bideoen bidez musika-tresnak erakutsiko ditugu eta batenbat lortuz gero, jotzen saiatuko gara. Beste kulturetan dauden soinu eta abesti ezberdinak entzuten ibiliko gara. Hortaz gain, gure instrumentuak sortzen ere saiatuko gara.

Klasean egingo ditugun instrumentuak marakak izango dira eta horretarako actimel poteak, kola, goma txikiak, ur-puxikak, arroza eta gometxak izango dira

 

Baina....Nola egingo ditugu marakak? Hona hemen prozeduraren bideo bat!

TALDEA: Talde handian

ESPAZIOA: Ikasgela

MATERIALAK: Pantaila, argazkiak edota posterrak

 

Kultur desberdinekin jarraitzeko, bertan zer ikusi dezakegun ikasiko dugu jarduera honen bitartez. Aurre ezagutzetaz baliatuz, lurralde desberdinetako monumentuak, bertako toki adierazgarrienak... zeintzuk diren ikasiko ditugu. Horretarako, klaseko IKTetaz baliatuko gara, hala nola, arbela digitala. Modu honetan, ikusi dezakegunaren argazkiak ikusi ahal izango ditugu. 

Aurreko jardueretan bezala, familiei parte hartzera gonbidatzen diegu. Argazkiak, liburuak, posterrak... izatekotan, eskertuko genuke haien haurrek klasera ekartzea. Horrela, haurrak proietuaren parte bihurtuko dira eta bide batez, gela apainduko genuke.

​

Landuko ditugun tokietako batzuk, Txinako harresia, Egiptoko piramideak, Zelanda Berriko Franz Josef glaziarra edota Euskal Herriko Gaztelugatxe izango dira.

TALDEA: Talde handia

ESPAZIOA: Psikomotrizitate gela eta patioa

MATERIALAK: Errugbiko pilota txiki bat, gimnasioko konoak eta psikomotrizitate gelako zapiak.

 

 

Jarduera honekin, "haurren mundua" gehiago sakonduko dugu. Horretarako, jolas desberdinak ikusiko ditugu. Herrialde anitzak lantzen ari garenez, jakin beharra daukagu jolasak ere anitzak direla, daauzkagun baliabideak desberdinak dira eta horren ondorioz, jolasak zein jolasteko moduak ere desberdinak dira. 

Modu honetan, herrialde hauetako jolasak ikasiko ditugu.

Zelanda berria: Erugbira jolastuko dugu, horretarako patiora  jongo gara eta bertan umeek eta irakasleek Zelanda Berriko     jolas zein kirol ohikoa ezahutuko dute. Esan beharra dago jolasa umeen adinera moldatuko dugula, honen arauak eta nondik norakoak umeetara moldatuz.

Txina: Dragoiaren burua izeneko jolasa egingo dugu. Horretarako, patiora joango gara eta ilara bat egingo dugu. Jolasa hasteko ilararen amaieran dagoen umea " Dragoi esnatu" esan behar du eta hori esaterakoan ilara hasieran dagoen umea korrika joango da buztana arrapatzera, hau da, ilara amaieran dagoen umea ikutzera.

Egipto: Egiptoren inguruko jolasa egiteko patioan daukagun arearen tokia erabiliko dugu eta bertan psikomotrizitate gelan ditugun zapiak eta hainbat objektu erabiliz antzerki moduko bat egingo dugu guztion artean , egipto zaharrean nola jolasten zuten esperimentatzeko.

​

​

7. JOLASAK

TALDEA: Talde handian

ESPAZIOA: Ohiko gela eta psikomotrizitate gela

MATERIALAK: Bideoak ikusteko pantaila, radiokaseta eta musika

 

Jarduera honekin kultura desberdinetako musika dantzak ikasteko aukera izango dugu. Lehenik eta behin gelan egingo ditugun dantzak azaldu eta ikusiko ditugu proiektorearen laguntzaz. Behin bukatua, psikomotrizitate gelara joango gara honakoak ikasten saiatzeko. Denak lantzeko denborarik ez izatekotan, bi egunetan zehar landuko genuke ariketa hau. Kasu batzuetan dantzetako batzuetan pauso zailak ageri dira, hauen aurrean moldaketak egiteko aukera izango dugu. Zailtasun maila handikoetan, Txinakoetan adibidez, ikusi besterik ez ditugu egingo. Ondoren landuko ditugun dantzen bideoak ikusgai daude:

 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

​

 

Lehoiaren dantza 3:10 minututik aurrera

Dragoiaren dantza

Egipto

Zelanda Berriko dantza tradizionala

9.HERRIALDEETAKO DANTZAK

TALDEA: Talde handian eta banaka

ESPAZIOA: Ikasgela

MATERIALAK: Beste hizkuntzetako alfabetoa, folioak, arkatzak eta margoak

​

Jarduera honekin, kultura desberdinen alfabetoak landuko ditugu. Horretarako, irakasleak gelara kartulinetan eramango ditu inprimatuta denok ikusgarri izateko. Ariketarekin hasteko denon artean komentatuko ditugu, haien arteko desberdintasunak aztertuz. Honekin bukatzerakoan, bakoitzak bere izena hizkuntza desberdinetan idazteko aukera izango du. Idazterako orduan, edota Egipto Zaharreko irudiak marrazterako orduan zailtasunak izanez gero , irakasleak letra batzuk inprimatuta eramango ditu ikasleak haien izena osatzeko.

​

​

Gure alfabetoa

Zelanda Berria

Txina

Egipto zaharra

TALDEA: Talde handian, eskolako beste ume eta gurasoekin batera

ESPAZIOA: Areto nagusia

MATERIALAK: Proiektuan zehar sortutako eta erabilitako material guztiak

​

Gure proiektuari amaiera emateko erakusketa jaialdi bat antolatuko dugu. Horretarako, gure eguna bi atal desberdin izango ditu. Lehenengoan erakusketa bat egingo dugu, aste hauetan zehar landutako eta egindako objektuak ipintzeko, horien artean gure instrumentuak, beste hizkuntzetan idatzi genituen izenak, murala etab. Bigarren atalean berriz, ikasitako dantzak erakutsiko dizkiegu eskolako beste ume eta gurasoei. Proiektuan zehar egindako bideoak eta argazkiak ikusteko aukera ere izango dugu. Azkenik tripa betetzeko sorpresaren bat ere izango dugu eskolako gurasoetako batzuen laguntzaz.

10. ERAKUSKETA JAIALDIA

8. Dastatuz ezagutu

3. HIZKUNTZAK LANTZEN

5. INSTRUMENTU MUSIKALAK

6.  IKUSI MAKUSI, ZER IKUSI?

bottom of page